Egin klik irudian

Ez dira oraindik aurkitu ziberkazetaritza terminoa zehazki definitzen duten hitzak, baina euskal internautek diotenez Interneten egiten den kazetaritza moduari esaten zaio ziberkazetaritza. Zalantzarik ez dago azkenaldian, eta gizarteak sarearekiko duen jarrera baikorraren ondorioz, ohiko kazetaritzak indarra galdu duela. Egoera horri aurre egiteko, egunkari eta aldizkari askok eta askok beraien webgune propio diseinatzeko beharra sentitu dute. Hain zuzen ere Web 2.0-k hori ahalbideratzen du, erabiltzaileak informazioa eskegitzen du, erabiltzaileari albisteak noiznahi, nonahi eta dohain irakurtzeko aukera eskaintzen diolarik.

Irakurle ugarik paperezko alea erosi beharrean zuzenean sarean egiten dute kontsulta. Batez ere sareak eskaintzen dien erosotasunagatik eta irakurketa egiteagatik ordaindu beharrik ez dagoelako. Denbora eta dirua aurrezten da.

Niri pertsonalki egunkariak edota aldizkariak paperean irakurtzea gustatzen zait. Hala ere, aitortu beharko nuke noizbait eguneko argitalpena eskuratu beharrean on-line irakurri dudala, baina esan bezala nik nahiago dut ohiko modua. Gogoko dut ditudan betebeharren artean tartetxo bat bilatu eta egunkariaren irakurketara bideratzea. Nire ustez bizitzaren plazer txikietako bat da, ohiko kazetaritza desagertzen bada, faltan botako duguna (edo dudana).