Gaurko klasean Joxek Tagzania programa aurkeztu digu. Bertan erabiltzaileek nahi dituzten tokiak aurkitu ditzakete, nahiko da izena bilatzailean idatzi eta momentuan toki horren mapa izango dute ikusgai. Nik hemen txertatuko dudan mapa nire gogoko toki batena da,Saratoga Springs hain zuzen ere. 2009ko uztaila igaro nuen han familia estatubatuar baten etxean eta orotzaipen oso onak ditudanez, herri horren mapa txertatzea erabaki dut.

Ondoren, Google maps aplikazioaren bitartez beste mapa propio bat sortu dugu. Nik Beasaingo mapa hautatu dut, bertakoa bainaiz, eta hainbat toki markatu ditut interesgarri edo garrantzitsu moduan. Toki horietan jarri ditudan ikonoetan klik eginez, argazki eta deskribapenak ikusi daitezke.