P@s@h17z@k

Utzi iruzkina

Joxerekin izan dugun azken klasean pasahitzen gaia izan dugu aztergai eta zer pentsatu eman didan artikulu bat irakurri dugu horren inguruan.

Gaurko klasea baino lehen nik jakin banekien postan, mugikorretan, sare sozialetan eta beste hainbat baliabidetan erabiltzen diren pasahitzak garrantzi handia dutela. Garrantzia dute norberaren pribatutasuna gordetzen ahalbideratzen digutelako. Artikulua irakurri ondoren aurretik nuen ideia hori indartu besterik ez da egin. Hala ere, aitortu beharra daukat nik pasahitz bakarra erabiltzen dudala bai postarako edota sare sozialetarako. Zergatik? Gehienbat erosotasunagatik eta, modu honetara, gogoratzeko erraza egiten zaidalako.

Aipatutako artikuluak hainbat artikulu eskaintzen ditu, erabiltzaile guztiok erraz jarraitu eta bete ditzakegun aholkuak. Niri batzuk besteak baino erabilgarriagoak iruditzen zaizkit norberak sarean daukan segurtasunaren inguruan ari garela kontuan hartuz. Hau nabarmenduko nuke besteen gainetik: “ When you create a password for a site, you might think of a phrase you associate with the site and use an abbreavtion or variation of that phrase as your password – just don´t use the actual words of the site”. Ideia ona dela iruditzen zait erabiltzaileak izan ditzakeen kontu desberdinetarako, bakoitzarekin zerikusia duen pasahitza jartzea.

Artikulua irakurri eta bertan ageri diren aholkuak kontuan hartuz, nire kontuetako pasahitzak aldatzea erabaki dut pribatutasuna mantentzearren.

Advertisements

“Orgasmo bat” testuan azaldutako kasuaren hausnarketa

Utzi iruzkina

Orgasmo bat, izenburu hori zeukan testu baten inguruan aritu gara lanean gaurkoan Joxeren eskolan. Testuak neska bati mugikorrarekin grabatu zituen hainbat bideorekin gertatutakoaz hitz egiten zuen, hau da, pribatua dena publiko egitea. Neskak, Natalia izenekoa, atzerrian zegoen mutil lagunari opari bat egin nahi zion eta masturbatzen zen bitartean bere burua grabatzea erabaki zuen. Berez bideo horiek berez mutil lagunari bidaltzeko ziren, baina zoritxarrez eskuko telefonoa galdu eta herriko mutil batek ikusi behar ez zuen bideoa topatu zuen. Mutilak, Eneko izenekoa, bideoa lagunei erakutsi eta herri guztiaren zehar zabaldu zen. Ondorioz Nataliak jendearen begiradak eta hitzak jasan zituen eta Enekori eta bere lagunei Ertzaintzak arrastoa jarraitu zien.

Zein da erruduna? Nork dauka erantzukizun gehiena? Ekidin zitzakeen egoera al da? Nire ustez eta klasean eman ditugun azalpen eta arrazoi guztiak entzun ondoren esan beharra daukat oraindik ez dudala oso garbi errua benetan norena izan den. Kasu irakurri eta berehala Eneko hartu dut errudun nagusitzat. Izan ere, mutilak bideoak hartu eta Nataliari bueltatu beharrean lagunei erakutsi eta zabaldu zituen. Beraz, bera da Nataliak ondoren jasandako egoeraren errudun. Baina nire gelakideek emandako erantzunei erreparatuz ohartu naiz erru guztia ez dela Enekorena, Natalia ere badela errudun. Neskak eskuko mugikorra galdu ez balu, bideoak ez ziratekeen inoiz Enekoren eskuetara iritsiko. Pentsatu daiteke norberak bere mugikorrarekin nahi duena egin dezakeela eta egia da, baina ondoren horrelakorik gertatuz gero pertsona izan dadila erantzule. Arrazoi horrengatik, bat nator orain klasean esan denarekin eta biak errudun direla uste dut.

Atera dudan beste ondorio bat da askotan Internet eta eskuko telefonoa moduko tresnak edo baliabideak uste duguna baino potentzia handiagokoak direla. Joxek beti esan digun bezala Internet oso ona da, izugarrizko baliabidea, baina egokitasunez erabilia ezean arriskutsua ere izan daiteke. Kontuz ibiltzea beharrezkoa da Nataliari gertatutako egoeraren antzeko bat gerta ez dakigun. Ziurrenik Nataliak, bizi izan zuen egoeraren ondoren, ez zen gustura sentituko herrian, jendartean… Bizitza erabat baldintzatuta geratu zitzaion.

Hausnarketarekin amaitzeko niri noizbait antzeko bideorik iritsiko balitzait egingo nukeena aipatu nahi ut. Ziurrenik bideoa ikusiko nuke, baina ez nuke bideoa mugikorrera pasatzeko eskatuko, ondoren nik, beste norbaiti bidaltzeko. Zergatik ikusiko nuke? Sinplea, kuriositateagatik. Hala ere, argi daukat ez nukeela zabalduko, izan ere, ez zait gustatzen besteei niri egitea gustatuko ez litzaidakeen zerbait egitea.