Eredu berriak aldaketak eragin ditu hezkuntza sisteman. Ikasle zein irakasleek aktiboki hartzen dute parte, baina eredu honek ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista nagusia izatea bilatzen du.

Mendeberri proiektua hezkuntza eredu berria da zeinak profesional tipo berri baten prestakuntza bilatzen duen. Mendeberrik ezaugarri garrantzitsu batzuk dauzka. Ikaslea da bere ikaskuntzaren protagonista, aldiz irakaslea, ikaskuntza horren gidaria. Ikasleak arazo eta proiektuek jasotzen dituzten egora errealetatik ikasiko du, gainera planteatuko zaizkion arazoei aurre gin beharko dio. Horretarako, diziplina izatea beharrezkoa da. Talde lanetan arituko da eta hezkuntza eredu honetan euskara, gaztelania zein ingelesa praktikatuko ditu. Orokorrea ikasleak protagonismo handia bereganatzen duela baieztatu daiteke; entzule hutsa izatetik ikaskuntza prozesuan aktiboki parte hartzera igarotzen delarik. Aipatutako ezaugarri guztiez gain, Mendeberri ereduak badauka beste bat, izan ere, ikerketaren alde egiten du apustu handia.

Mendeberri ereduaren ideia 1999an sortu zen, Javier Retegui Mondragon Unibertsitateko errektore zen garaian hain zuzen. Guraso, enpresari eta beste hainbat pertsonei inkesta bat helarazi zieten ea unibertsitateak gizartearen eskakizunei modu egokian erantzuten zien ala ez galdetzeko. Inkestatuek adierazitakoaren arabera, hezkuntza eredu klasikoak ez zituen beraien nahiak asetzen. Ondorio bezala, unibertsitateak garai horretara arte erabilitako eredua guztiz aldatzea erabaki zuen.

Lehenik eta behin, ikasle batek zein ezaugarri izan beharko lituzkeen adostu zuten; taldean lan egiteko eta ardurak hartzeko gai dena, lidergoa izaten esperientzia duena, kritikoa eta komunikatzaile ona dena, parte hartzearen eta talde lanaren sustatzaile dena eta iniziatiba, zintzotasuna eta konpromisoa duen ikaslea alegia.

Beste hainbat lurraldetan eredu oso antzekoak zeuden ezarrita, baina Mendeberrik badu besteengandik desberdintzen duen ezaugarri bat, bere filosofia. Gizartearen eraldaketara bideratua dagoen ezaugarria.

Behin ezaugarri horiek ezarrita, lehen urratsak 2001-2002 ikasturtean eman zituen Mendeberrik. Hasiera batean froga moduan ezarri zuten, fakultate bakoitzeko titulazio batean soilik. Baina emaitza honen ondorioz hedatuz joan zen. Mendeberriren helburu nagusia  2008rako hezkuntza eredu hori titulazio guztietan txertatzea zen, helburu arrakastatsua.

Advertisements