Duela pare bat egun Joxe Félix Díaz de Tuesta argazkilaria izan genuen gure artean. Flickr webgunearen inguruan mintzatzeaz gain beste hainbat gauzaren inguruan aritu zitzaigun hitzaldiaren zehar.

Lehenik eta behin kontzeptu batzuk argitu zizkigun. Esan zuen ez duela bere burua aditutzat jotzen eta argazkilaria baino argazkizalea dela. Flickri dagokionez sare sozial moduan definitu zuen, izan ere, oraingo Internetekin jendeak informazio partekatu dezake eta Flickr ez da salbuespena.

Hitzaldiaren muinean murgildu baino lehen bere ekipoa ere aurkeztu zigun. Orain erabiltzen duen kamera duela 3 urte erosi zuen, Canon 5b hain zuzen. Kamera hau profesionala da, gama altukoa, baina hala ere lan batzuk paperean jarri nahi izanez gero tamaina handiegiko argazkiak ateratzen ditu. Kamera honetaz gain beste bat ere badauka, Panasonix Lumix LX3 izenekoa. Iaz erosi zuen eta nahiz eta argazki onak lortu ez da egokia lan handiak egiteko, baina bao ordea Interneten eskegitzeko. Kameraz gain ondoren argazkiak editatzeko erabiltzen dituen tresnez aritu zitzaigun hitz egiten. Apple markako ordenagailuak erabili ditu betidanik eta argazkiak lantzeko orain arte Photoshop, baina azkenaldian aldiz LayRoom.

Orain arte izan duen ibilbide profesionalaren inguruan hainbat datu eskaini zizkigun ondoren. Ez du sekula lan propiorik argitaratu, baina aparte hartu du hainbat libururen edizio eta gestioetan, Arrasateko kale jakin baten inguruan eginiko liburu batean esaterako. Hala ere, eta esaten dunez, ez dio gehiegi axola proiektu propiorik argitaratu ez izanak, Flickren duen arrakastarekin nahikoa dauka. Gainera kontziente da benefizio ekonomiko gehiegirik ez duela lortuko argazkigintzarekin. Erakusketa bat egitea adibidez ez zaio batere errentagarria aterako, baina berak onartu duen gauza bat da benefizio ekonomikoaren bila inoiz joan ez delako.

Argazkigintza kontzeptuaren gainean daukan ikuspuntua gurekin partekatu zuen. Berarentzat argazkigintza uneko argazkia da, momentuan gertatzen ari dena modu onenean eta politenean harrapatzeko gaitasun izatea miresgarria da. Behin aipatu ditudan kontzeptu eta ideia guztiak eta bere materiala aurkeztuta, Flickr webgunean zentratu zen.

Flickr argazki eta bideoak on-line elkarbanatzeko webgunea da. Orokorrean, Web 2.0ko nabigazio adibide kontsideratzen da. Nork bere argazkiak sarera igotzen ditu, ordenatu eta galerietan bildu besteek ikusgai izateko moduan jartzea ahalbideratzen duen zerbitzua da. Aipatu berri ditudan galeria horiek izateaz gain, argazkiak sailkatu eta antolatu daitezke. Albumak eta album sortak ere sortzeko aukera du erabiltzaileak. Horretaz gain, inoren argazkiekin esposizioak egin daitezke, nahiko da beste batzuen argazkiak hartu eta erakusketa bat sortzea.

Behin erabiltzaileak argazkiak eskegitzen dituela, ikusleek iruzkinak egin ditzakete horien inguruan, baita oharrak egin, taldeetara igo, aurkezpenak antolatu, argazkiak blogera pasa eta faborito moduan jarri ere. Joxe Felixek beste ezaugarri bat ere azpimarratu zigun, helbideak oso errazak izaten direla alegia. Flickren kontua duenak honako helbidea izango du beti: flickr.com/photos/bakoitzaren erabiltzaile izena.

Ezaugarria horiez guztiez gain beste aipatzeko hainbat aplikazio badauzka Flickrek:argazkien antolaketa, etiketak jarri edo ez, argazkia mapan kokatzeko aukera…  Niri pertsonalki interesgarri iruditu zitzaidan erabiltzaileak bere kontuaren gaineko estatistikak ikusteko aukera duela, betiere kontua pro bada. Joxe Felixek bere kontuaren estatistikak erakutsi zizkigun eta guztira 307.000 klik inguru zituela ikusi genuen.

Pertsonalki ez dut uste sare sozial edo webgune hau asko erabiliko dudanik etorkizunean, baina onartu beharra daukat Joxe Felixen moduko pertsonentzat benetan baliagarria den tresna dela. Beraien lanak Interneten eskegitzeko eta jendeak horiez disfrutatzeko aukera eskaintzen die, kameretan gastatzen duten diruaz gain beste inongo inbertsio handirik egin gabe. Jasoko dutena ez da benefizio ekonomikoa izango, baina bai benefizio pertsonala. Jendeak lana ikusiko du eta ondorioz, argazkilaria harro edo asebeteta sentituko da.

Advertisements