Podcast

Utzi iruzkina

Gaurkoan irratsaio labur bat egin dugu binaka. Nik Lander izan dut taldekide eta musikaren inguran aritu gara. Gure irratsaioa Mumusika izendatu dugu eta Carolina Liar rock talde estatubatuarrari buruzko informazo eskaini dugu. Gainera, hainbat abesti txertatu ditugu saioari dinamikotasun apur bat emateko. Espero dut zuen gustoko izatea.

P@s@h17z@k

Utzi iruzkina

Joxerekin izan dugun azken klasean pasahitzen gaia izan dugu aztergai eta zer pentsatu eman didan artikulu bat irakurri dugu horren inguruan.

Gaurko klasea baino lehen nik jakin banekien postan, mugikorretan, sare sozialetan eta beste hainbat baliabidetan erabiltzen diren pasahitzak garrantzi handia dutela. Garrantzia dute norberaren pribatutasuna gordetzen ahalbideratzen digutelako. Artikulua irakurri ondoren aurretik nuen ideia hori indartu besterik ez da egin. Hala ere, aitortu beharra daukat nik pasahitz bakarra erabiltzen dudala bai postarako edota sare sozialetarako. Zergatik? Gehienbat erosotasunagatik eta, modu honetara, gogoratzeko erraza egiten zaidalako.

Aipatutako artikuluak hainbat artikulu eskaintzen ditu, erabiltzaile guztiok erraz jarraitu eta bete ditzakegun aholkuak. Niri batzuk besteak baino erabilgarriagoak iruditzen zaizkit norberak sarean daukan segurtasunaren inguruan ari garela kontuan hartuz. Hau nabarmenduko nuke besteen gainetik: “ When you create a password for a site, you might think of a phrase you associate with the site and use an abbreavtion or variation of that phrase as your password – just don´t use the actual words of the site”. Ideia ona dela iruditzen zait erabiltzaileak izan ditzakeen kontu desberdinetarako, bakoitzarekin zerikusia duen pasahitza jartzea.

Artikulua irakurri eta bertan ageri diren aholkuak kontuan hartuz, nire kontuetako pasahitzak aldatzea erabaki dut pribatutasuna mantentzearren.