Berriaren eta Berriketan.inforen inguruan

Utzi iruzkina

Gaurko klasean Berria aldizkariaren argitalpen digitalaz arduratzen den Idurre Eskisabel eta Berriketan.info sare sozialaren arduraduna, Jon Ordoñez, izan ditugu. Bakoitzak bere ardurapean daukan gaiaren inguruan hotz egin digu, baita bien artean dagoen lotura azpimarratu edo aipatu ere.

Hasiera batean Idurrek azkenaldian internetek hedabideetan izan duen eraginaz mintzatu zaigu. Dionez interneten hedapenak iraultza eragin du komunikabideetan, baina asko kostata ohartu direla arduradunak iraultza horretaz. Zeri deitzen dio, bada, iraultza Idurrek? Hasieratik garbi utzi du internet nahiko tresna berria dela, izan ere, orain dela 20 urte kazetaritzan internet zer zen ere ez zekiten. Ondoren, bere esperientzian eta ikuspuntuan oinarriturik lau puntu bereizi ditu:

  1. Lehen egiten zen prentsan idatzizkoak zuen garrantzia gehien eta irudia idatzitakoaren gehigarria zen soilik, idatzitakoa osatzen zena alegia. Beraz, ez zeukan lotura zuzena telebistan edo irratian burutzen zenarekin. Interneten eraginez, euskarri horiek guztiak elkartu egin dira medioen hibridazioa gertatu delarik. Ondorioz, edukien sortzaileek beharrezkoa dute testua eskaintzeaz gain bideoak ikusi eta audioak entzuteko aukera ematea.
  2. Albisteen berri etengabe eta zuzenean emateko aukera. Internet bidez erraza da edonon eta edonoiz sarera konektatuta egotea, azken albisteak partekatzeko aukera paregabea dugularik.
  3. Sareak baimentzen du edonork komunikatzeko gaitasuna bereganatzea. Lehen hartzaile hutsa zena erabiltzaile izatera iritsi daiteke.
  4. Internetek ematen duen abantailetako bat bertako edukiak oraingoz doakoak direla da. Oraindik ez da bertatik ateratako informazioarengatik edo irakurritako albiste batengatik ezer ordaindu behar.

Idurrek aipatu dizkigun puntu hauetatik ateratako ondoriok , Berria egunkarian izan dezaketen eragina, ere jakinarazi dizkigu: berezko egunkarien gainbehera, paperezko egunkariaren salmenten jaitsiera hain zuzen; komunikabideentzat eta baita euskararentzat ere nabigatzeko eta lehiatzeko askoz ere zabalagoa den itsasoa zabaltzen da, komunikatzeko aukera berriak sortzen dira eta komunikatzeko pasioa duenak gaur egunean aukera aparta dauka helburua gauzatzeko. Horretaz gain aipatzeko da erabiltzaileen eskuetan informazio asko geratzen dela, baita entretenimendurako bideratutako ere.

Berria digitalaren arduradunak aipatu digu aurrez azaldutako guztiaren ondorioz komunikazio eredu berri bat eratu dela. Zertan datza eredu berria? Gehienbat eta laburki esanda euskarrien eta generoen bat-egitean. Zalantzarik ez dago interneten dagoen askatasun ia erabatekoa dela eta askotan mugak gainditu egiten direla. Sarearen beste ezaugarrietako bat berehalakotasuna da, albisteak gertatu diren momentuan bertan hartzaileei komunikatzeko aukera ematen duelarik. Ezaugarri hauek guztiak kontuak hartzen dituzte adituek kazetaritzaren funtsa aldatzen ari dela baieztatzen dutenean. Kazetaritzak berez orohar inguruan gertatzen denaren berri ematen da, baina interneten eraginez gaur egun funtsa norberak bere buruari gertatutako kontatzea izango litzateke. Adibiderik garbiena Twitter.

Behin sareak eragin dituen aldaketak aztertu ondoren Idurrek Berriaren kasuan aldaketa horiek non jartzen dien azaldu digu. Dioenez, iraultzari aurre egiteko interneten eta gailu berrien aldeko apustua egitea beharrezkoa egiten zaie. Baina hori egitearekin batera orain arte izan duten negozioak ere aldaketan izango ditu, izan ere, diru sarrerak idatzizko kazetaritzatik lortzen dituzte eta oraingoz behintzat Berria.info moduko baliabideek ez. Gainera Berriak ezin du nazioarteko edo nazionalak diren egunkariekin lehiatu, ez behintzat ematen duen informazio kantitateari dagokionez. Beraz irakurleei eskainiko dieten kalitatea izango da erronka nagusia.

Orain arte egin duten apustu handienetako bat Berriketan.info euskarazko sare soziala da. Sare sozial honen funtzionamendua eta ezaugarriak azaltzeko bere arduraduna, Jon Ordoñez, egon da gurekin. Jonen hitzetan sare sozial honen helburua irakurleari ahotsa ematea da, bide batez irakurleari erabiltzaile izateko aukera ematen zaiolarik. Horretarako, eskainiko duen informazioari bere ikuspuntuak eta ekarpenak txertatuko dizkio testua aberastearren. Jarduera honen bidez, kazetaria sinadura huts bat izatetik hezur haragizko pertsona izatera igaroko da.

Berriketan.infon dagoen erabiltzaile oro sare sozialaren partaide izatera igarotzen denetik komunitate baten kide bihurtzen da automatikoki. Horrela, albisteen kontaketa ekosistema baten barruko elkarrizketa bihurtzeko aukera izango du. Erabiltzaile izateko nahikoa da sare sozial honen web orrian sartu eta izena ematea. Behin hori eginda, erabiltzailea edonoiz hasi daiteke albisteak txertatzen. Aipatzeko da gainera Twitter eta Facebook-era lotura zuzena daukala , erabiltzailearentzat albisteak eman ahal izateko baliabide gehiago. Bakoitzari interesgarria suertatu dakiokeen jendea jarraitzeko aukera ere ematen du.

Amaitzeko eta iritzi pertsonal gisa esango nuke Berriketan.info benetan interesgarria den sare soziala dela. Lehenik eta behin albiste berrienak partekatzeko aukera ematen duelako eta bigarrenik euskara delako hizkuntza erabilia. Berriaren egoerari dagokionez eta orokorrean prentsa idatziaren egoerari dagokionez ukaezina da nahiko kaskarra dela. Interneten eraginarengatik edo, geroz eta prentsa idatzi gutxiago irakurtzen da: desagertzeko arrisku altua. Bat nator beraz gaurko bi gonbidatuek esandakoarekin:  “Internet da etorkizuna.”



Guztiok kazetari

Utzi iruzkina

Bloga, berez  XIX. mendeko kazetari orok izan beharko zukeen erraminta. Ziurrenik gehiengoak noizbait entzun du blog terminoa, baina zehazki zertan datzan agian gutxi batzuek baino ez dakite. Blog hitza definitzekotan mundurekin informazioa trukatzeko informazio iturria dela esango nuke. Hiritar guztiok daukagu blog bat diseinatu eta sortzeko aukera, oso erraza da. Nahiko da sarean sartu eta klik pare bat egitea.  Bertan erabiltzaile bakoitzak nahi duen gaien inguruko hausnarketak, argudio zein azalpen testuak eskegi ahal izango ditu, testuez gain bideoak eta argazkiak txertatu ahal izango dituelarik. Hiritar batek, beraz, blog bat sortzen badu kazetaritza lanetan arituko da bloga osatu bitartean.

Blog askotan idazleak bizitzako hainbat arlotan izandako esperientziaz aritzen dira, adibidez asko eta asko dira egin dituzten bidaiez informatzen dutenak eta bide batez, aholkuak ere ematen dituztenak. Informazio horretara sarbidea guztiok izango dugularik.

Amaitzeko esan blogek edozein motako informazio partekatzeko aukera emateaz gain, sare sozialek duten helburua, hein bateraino bada ere, betetzen dutela. Bakoitzak bere interesen inguruan idazten badu ez da harritzeko izango oso interes antzekoak dituzten pertsonekin  harremanetan jarri eta harreman berriak ezartzea.

Bideo honek blogak zer diren azaltzen du oso modu ulergarrian