Azken postean blogen inguruan aritu naiz eta oraingoan ere nire artikuluak bloga izango du gai nagusi. 5 blog azteru ditut; elkarrengandik desberdinak, baina gutxienez blog batek dituen berezko ezaugarriak guztietan ikusi daitezke. Blogak izanik, garrantzitsua da argazkiak zein bideoak txertatua egotea. Horrela irakurleek hitz egiten den gaiaren inguruko informazio gehiago eskuratuko dute.

Aukeratu ditudan 5 blogak aztertu baino lehen, blog bat zer den motz-motzean azaltzea gustatuko litzaidake. Jada gehiengoak jakingo duzuenez, bloga edozeinek edonoiz sortu dezakeen informazio iturria da. Bertan gai baten inguruko artikuluak, argazkiak, bideoak eta beste hainbat baliabide eskegiko ditu blogerrak.

Behin kontzeptua argi eta garbi geratu delarik, nik hautatu ditudan blogei begirada bat emango diet. Lehenengoa blog del basket da. Izenak dioen bezala saskibaloiari buruz hitz egiten duen bloga da. Bertan ACB zein NBA ligako informazioa dago eskuragarri gehienbat, nahiz eta beste ligena ere badagoen, eta azken momentuko albisteak eskegitzen dituzte. Ikusi daitekeenez, albiste gehienek bi ezaugarri nagusi dituzte: ez dira oso luzeak eta gehienek dituzte bideoak edo argazkiak atxikita. Eskuinaldean gainera, inkesta galdera, bilatzailea eta blogak dituen kategoriak ageri dira. Diseinuaren aldetik nahiko sinplea da, baina nire ustez ondo antolatua dago eta maneiatzeko erraza da. Azkenik esan arreta deitu didan ezaugarri bat daukala, bloga twitter bidez jarraitzeko aukera dago.

Hurrengo bi blogak, chica de la tele eta nestor cine, batera aztertuko ditut, izan ere, gai berdinak jorratzen dituzte; zinea eta telebista hain zuzen. Hala ere, lehenengoan telebista saioen inguruko artikuluak daude gehienbat eta bigarrenean aldiz, pelikulen edo zinearen ingurukoak orokorrean. Autoreek beraien iritzia jakinarazten dute eta argazkiez zein bideoez baliatzen dira idatzitako testu luzeak soilik ez agertzeko eta irakurketa hain astuna suerta ez dadin. Batak zein besteak jarraitzaile nahiko dauzkate, ondorioz, komentarioak albiste gehienetan. Horretaz gain aipatu nahiko nuke biak iraupen handikoak direla, izan ere, chica de la tele 2005. urtetik dago martxan eta nestor cine 2006tik. Nik esango nuke blog bat hainbeste urtez aktibo egotea gaur egun lorpen izugarri dela, gauzak ondo egiten dituztenaren seinale.

Aukeratu dudan hurrengo bloga lmt´s photos izan da. Argazkiak soilik dituen bloga da, ez dauka ia albisterik ezta argazkiak azaltzen dituen testurik ere. Argazkiaren gainean honen titulua idazten du egileak eta azpian argazkia ateratzeko erabili duen teknika edo estiloa. Pertsonalki diseinua gustuko dut, sinplea da. Argazkiak hartzen du garrantzi osoa. Argazkiak kronologikoki daude eskegita, berriena lehenengoa agertzen delarik. Datan arreta jarriz, ikusi daiteke argazki batzuetatik besteetara nahiko denbora dagoela. Jarraitzaileei dagokienez, ez dakit jarraitzaile asko dituen bloga den, bertan behintzat ez da ezer ageri, baina argazki bakoitzak pare bat komentario badauzka gutxienez.

Amaitzeko diario del viajero bloga aztertu dut. Izenak adierazten duen moduan bidaien ingurukoa da. Guztira 5 editore dauzka eta bakoitzak egin dituen bidaien araberako artikulua idatzi eta argazkiak zein bideoak txertatzen ditu. Hasierako orrian artikulu bakoitzeko argazkia eta lehenengo esaldiak erakusten dira, ondoren leer más aukeran klik eginez gero albiste osoa irakurtzeko aukera izango dugularik. Nahiko jarraitzaile dituela esan daiteke, izan ere Facebook sare sozialean 3.824 pertsonek blog hau jarraitzen dute. Facebookeaz gain, twitter bidez eta mugikor bidez blogaren inguruko informazio lortu daiteke. Orrialdearen ezkerraldean gainera aurkibide moduko bat dago, zeinetan ikusgai dauden kategoriak zerrendatuta ageri diren. Diseinuari dagokionez, esango nuke egokia dela. Sinplea da, ez dago os kargatua eta argazkien hautaketa benetan ondo egina dago.

Aztertu ditudan 5 blogak deskribatu ondoren, esango nuke nahiko argi geratzen dela blog gehienek ezaugarri minimo berberak dituztela; testuak eta argazkiak edo bideoak. Bi ezaugarriok blog bat egiterako orduan benetan funtsezkoak direla iruditzen zait.