Etengabeko euria eta haizea zebilen larunbat goizaldean Beasainen. Egun goibel eta hotza zegoen iragarrita, udazkeneko hotzena. Imaz Optikako termometroak markatzen zituen sei graduek iragarpena baieztatzen zuten. Hala ere, egon ziren eguraldi tristeaz ahaztu eta plazako euskal liburu eta disko azokara hurbiltzera animatu zirenak. Gabonetarako azken erosketak egiteko aukera paregabea topatu zuten bertan askok.

Hamarretarako postuak muntatuta zeuden plazan. Hiru besterik ez. Pare bat mahai eta beste hainbat aulki zeuden jarrita plaza erdian. Erositakoa momentu hartan bertan estreinatu ahal izateko. Eserita egoteko egiten zuen neguko hotzari aurre egiteko bi berogailu zeuden argi korrontera entxufatuta.

Euskal produktu anitz zeuden salgai. Joseba Sarrionaindiaren Moroak gara behelaino artean  lan berritik, Teo umeentzako aspaldiko liburura. Pirritx eta Porrotx pailazoen panpinak ere bertan zeuden, baita Xabier Leteren azken diskoa.

Abeslari  horren doinuak, besteak beste, megafonoetatik entzun zitezkeen, euskal atmosfera sortzeko intentzioaz.  “Musika entzun bezain laster gerturatu gara” gizon batek. Hamaiketan hamabi urte inguru dituzten bost gaztez osatutako talde bat gerturatu zen. Batzuek trikitixak zeramatzaten. Beste batzuk panderoa. Egun da Santimamiña abestiaren lehen notekin ondoko parkean zeuden umeak gerturatu eta dantzan hasi ziren.

Euri tantak areagotu eta jende gehiago hasi zen hurbiltzen. “Gabonetarako opariak erosteko aukera paregabea”, emakume batek; “gainera dendetan baino prezio merkeagoak dituzte”. Ondoan bere bilobarekin Dora esploratzailearen liburu bat begiratzen ari zen amona bat zegoen “horrelako azoken aldekoa naiz, txikiei euskararekin eta euskaraz entretenitzea posible dela erakusten baitie”.

Hirugarren abestirako euria lasaitu eta eguzki izpi batzuk ikusteko aukera ere izan zuten bertakoek. “Nahiz eta eguraldia oso atsegina ez izan, oso giro polita sortu da” Mirentxu liburu dendako Miren Larrañaga langileak “goiz parte honetan espero baino produktu gehiago saldu ditugu. Eta arratsalde guztia geratzen da oraindik” baikor. Taldea ordu erdiz aritu zen euskal musika jotzen, eguerdiko hamabi eta erdiak arte.

Bazkaltzeko ordua iristearekin batera, jende jarioa nabarmen hasi zen gutxitzen. Umeekin hurbildutakoak lehenik eta helduagoak ondoren. Musikariak ere alde egin zuten, “arratsaldeko lauretan berriro hemen izango gara giroa animatzeko”. Postuen arduradunek berogailuak itzali, postuak itxi eta arratsaldeko hotzari aurre egiteko atseden hartzera erretiratu ziren.