Gaurkoan Joxek Twitter sare sozialari buruz hitz egin digu. Twitterren historiaren inguruan ere mintzo zaigu. Sare sozial honek gizartean gertatutako hainbat gertakizunetan izan duen garrantzia azpimarratu digu, azken egunetan Egipton gertatutako iraultzan esaterako.

Azalpena entzun ondoren klasekide bakoitzak Twitter kontu bat egin dugu. Bertan gure datuak sartu ditugu eta baita argazki bat ere. Horrela gure jarraitzaile izan nahi dutenek gu nor garen jakiteko aukera izango dute. Egia esan maneiatzeko oso herraminta erraza iruditu zait, Tuenti baino errazagoa bai behintzat. Pare bat tweet ere idatzi ditut, momentuan egiten ari nintzena jendeari jakinarazteko. Ni ere jendea jarraitzen hasi naiz, zenbait aktore eta musikari adibidez. Oso dibertigarria iruditzen zait pertsona horiek momentuoro zer egiten ari diren jakitea.

Argazki bat txertatu dut ondoren Twitpic-en bidez. Interesgarria da tweet-ak idazteaz gain argazkiak txertatzeko aukera ere ematea.