Bloga, berez  XIX. mendeko kazetari orok izan beharko zukeen erraminta. Ziurrenik gehiengoak noizbait entzun du blog terminoa, baina zehazki zertan datzan agian gutxi batzuek baino ez dakite. Blog hitza definitzekotan mundurekin informazioa trukatzeko informazio iturria dela esango nuke. Hiritar guztiok daukagu blog bat diseinatu eta sortzeko aukera, oso erraza da. Nahiko da sarean sartu eta klik pare bat egitea.  Bertan erabiltzaile bakoitzak nahi duen gaien inguruko hausnarketak, argudio zein azalpen testuak eskegi ahal izango ditu, testuez gain bideoak eta argazkiak txertatu ahal izango dituelarik. Hiritar batek, beraz, blog bat sortzen badu kazetaritza lanetan arituko da bloga osatu bitartean.

Blog askotan idazleak bizitzako hainbat arlotan izandako esperientziaz aritzen dira, adibidez asko eta asko dira egin dituzten bidaiez informatzen dutenak eta bide batez, aholkuak ere ematen dituztenak. Informazio horretara sarbidea guztiok izango dugularik.

Amaitzeko esan blogek edozein motako informazio partekatzeko aukera emateaz gain, sare sozialek duten helburua, hein bateraino bada ere, betetzen dutela. Bakoitzak bere interesen inguruan idazten badu ez da harritzeko izango oso interes antzekoak dituzten pertsonekin  harremanetan jarri eta harreman berriak ezartzea.

Bideo honek blogak zer diren azaltzen du oso modu ulergarrian