Psicosis pelikularen azterketa

Utzi iruzkina

Lan honen muina Psicosis pelikularen zehar ageri diren angulazio, plano eta kamera mugimendu mota desberdinak aztertze da. Baina, zuzenean harira joan gabe laburki pelikularen nondik norakoak azalduko ditut.

Psicosis Alfred Hitchcock zinema zuzendari britainiarrak egin zuen 1960. urtean. Denborarekin suspense eta beldurrezko zinearen klasikoetako bat izatera igaro da, zuzendaritza ona izateaz gain Joseph Stefanok landutako gidoia ere aipatzeko delako. Pelikula izen berbera duen Robert Bloch idazlearen nobelan dago oinarrituta, hau aldi berean, Ed Gein hiltzaileak egindako hilketetan oinarritzen zela. Filmaren zatirik handiena errepideko motel bakarti batean gertatzen da, bertan bere enpresaren diruarekin alde egindako idazkariak ostatu hartzen duelako. Zergatik lapurtzen du Marionek dirua? Bere mutil-lagunak izugarrizko zorra duelako, baina hala eta guztiz ere ezkondu egin nahi direlako. Lapurreta egin ondoren, autoa hartu eta Samen, mutil-laguna, etxerantz abiatzen da. Bidean errepideko motel batean hartzen du ostatu, jabeaz gain beste inor ez daukan motela. Momentu horretatik aurrera, Marion arrisku etengabean dago; izan ere, motelaren jabeak identitatearen nahaste disoziatiboa dauka eta bere hildako ama dela pentsatuz Marion hiltzen du hau dutxan dagoen bitartean.

                                 Imagen        Imagen

Plano motak

Plano orokor handia: plano mota hau pelikularen hasierako minutuetan erabiltzen du zuzendariak. Ikuslea Phoenix hirian kokatzen du, ahalik eta gehien deskribatzeko testuingurua. Ondoren datozen eszenak non gertatuko diren argi eta garbi uztea da plano orokor handia erabiltzearen arrazoia. (00:01:52 – 00:02:16).

Imagen

Plano orokorra: bere helburua ikusleak espazio zehatz bat ezagutu dadin da, beraz eta logikoa den moduan, eszenak gertatzen direneko kokaleku guztiak aurkezterakoan plano orokorrak erabiltzen dira. Hainbat adibide garbi daude pelikula guztiaren zehar, esate baterako; Marion, protagonista, bere bulegoan sartzen deneko momentua. Hasieran bulegoko plano orokor bat eskaintzen da, eta ondoren emakumea sartzen denean kamerak honen ibilbidea jarraitzen du (00:06:23). Bigarren adibidea Marionen kotxea eta Marion bera non dauden erakusten digun planoa izango litzateke (00:13:07). Hurrengo adibidea Sam eta Lila, Marionen ahizpa, Fairvale Churchera sheriffarengana joaten direneko momentua da. Elizaren plano orokor bat ageri da (01:22:56). Azkeneko adibide bat aipatzearren filmaren azken aldera County Court Housen plano orokorra agertzen den momentua erabiliko dut (01:37:18).

Imagen

Plano osoa: plano mota hau erabiltzean, gizakiak hartzen du garrantzia osoa. Pare bat kasu topatu ditut pelikularen zehar, hala nola, polizia bere kotxetik jaitsi eta aparkatuta dagoen Marionen kotxerantz dioanean (00:13:31); edota Lila etxerantz abiatzen hasten denean (01:30:51). Hiru horietaz gain, bukaera aldera Norman eserita ageri da aulki batean eta plano horretan bere gorputzak hartzen du guztizko garrantzia (01:42:42).

 Imagen

Imagen

Plano amerikarra: plano mota honen berezitasuna da pertsonak belaunetaraino soilik ageri direla. Egia esan pelikula aztertu ondoren ez ditut plano mota honen adibide asko topatu, baina aurkitu dudana esanguratsua eta garrantzitsua dela esango nuke. Izan ere, Marionek dirua lapurtu eta kotxe bat alokatzera joaten denean dirua poltsan ondo gordetzen du. Eskuak garrantzia hartzen dute plano amerikar horretan. Dirua beste ezeren gainetik gorde nahi duelako sentsazioa transmititzen du (00:17:17).

Imagen

Plano ertaina: plano honek pertsonen eskuak hartzeko aukera eskaintzen du, zentzu dramatiko indartsuagoa emanez. Ohartu naiz pelikularen zehar gehienbat plano ertaina pertsonaiek eskuartean zerbait zutenean erabili dela. Hau da, eskuartean zutenak indarra hartzen du plano horietan, elementu horiek baitira tramari zentzua ematen diotenak.  Argi ikusten da hurrengo adibidean: Marion kotxeen saltokiko komunetan dago eta poltsatik gauzak ateratzen hasten da (00:20:40). Hala ere, plano ertainak badaude zeinetan pertsonaiek ez duten ezer eskuartean. Marion bere logelan dagoenean maleta egiten plano ertainak eta plano ertain laburrak tartekatzen dira (00:10:00 – 00:12:40). Kotxe saltzailearekin hitz egiten ari denean ere, plano ertaina erabiltzen da (00:19:06). Adibide hau aintzat hartuta, aipatu nahiko nuke elkarrizketak dauden momentu gehienetan plano ertain-laburrak erabiltzen badira ere, kasu zehatzetan plano ertainak ageri direla. 

Imagen

Imagen

Plano ertain-laburra: plano mota honetan pertsonak bular alturik gora soilik agertzen direla. Hau da, pertsonan zentratzen da planoa. Lehen aipatu dudan moduan elkarrizketa askotan plano hau erabiltzen du zuzendariak, esate baterako Samek eta Marionek hoteleko logelan duten elkarrizketaren zehar (00:04:36), Marionen eta saltzailearen arteko elkarrizketan (00:19:52) eta Normanen eta poliziaren artekoan (1:07:53). Hala ere, beste hainbat kasutan jartzen du praktikan. Pertsonaietako bat kotxean dioanean, berak hartzen du planoaren garrantzia. Bere aurpegien keinuez argi eta garbi ohartu gaitezke, nahiz eta lehen planoa ez izan; (00:12:44). Dutxako eszena ezagunean ere plano ertain-laburrak badaude. Marionen zentratu (00:44:40) eta ondoren gerturatzen ari den hiltzailean (00:45:19).                                           

Imagen

Imagen

Lehen planoa: orain arte aztertutako planoetatik indartsuena, plano ertain-laburretik haratago doana. Esango nuke plano mota hau traman aparteko garrantzia duten elementuak edo ekintzak azpimarratzeko erabilgarri izan dela. Esate baterako, Marionen ohian dagoen diruz betetako gutun-azala lehen planoan ikusten da (00:11:40), kontuan izanda gutun-azal horrek izugarrizko inportantzia duela istorioarekiko. Dirua kontatzen duen beste momentu bat ere lehen planoan erakusten da (00:20:33). Marion moteleko izen-emateko liburuan sinatzen ari deneko momentua ere adibide ona da, izan ere, beste izen batekin sinatzen du eta detaile hori garrantzitsua da (00:27:24). Emakumea lurrean hilda dagoenean bere buruaren lehen planoa ikusten da (00:47:01). Ondorengo minutuetan Normanen odoleztatutako eskuak ikusi daitezke (00:50:28). Baita Normanek zeraman ileordea (1:37:07). Normanek dituen hildako txorien lehen planoak ere badaude (01:12:22  – 01:12:04). 

ImagenImagen

Imagen

Xehetasun planoa: lehen planoa baino zehatzagoak, planoan ageri dena gauza jakin eta zehatz bat da; pertsonaren ahoa adibidez. Pelikularen tentsio momentu edo intriga momentu dezentetan ikusi daitezke xehetasun planoak: kotxe erostera joaten denean matrikula desberdinei erreparatzen dienean (00:17:21), Marionek koadroa kendu eta paretako zulotik Marion begiratzen duenean (00:42:30), Marion dutxan dagoenean eta aho zabal-zabalik duenean (00:45:24) eta hilzorian eskua paretan jartzen duenean (00:45:45) eta azkenik aipatzekoa dutxako zuloa begi “bihurtzen” denean (00:46:30 – 00:46:33). 

Imagen

Imagen

Plano subjektiboak: orain arte azaldutako plano mota guztiak objektibo kontsideratzen dira, baina plano subjektiboak ere badaude. Plano subjektiboetan pertsonaia momentu horretan ikusten ari dena erakusten da. Hau da, ikusleari bera pertsonaia izango zelako sentsazioa ematen dio; bere azalean jartzen da momentu batez. Hitchcockek nahiko erabiltzen duen planoa: Marion kotxean dagoenean (00:12:29), Normanek paretako koadroa kendu eta bertatik Marion begiratzen duenean (00:42:27), dutxako eszenan ura erortzen ari denean (00:44:49), Normanek Sam eta Lila motelera iristen ikusten dituenean (01:24:39), Lilak Normanen amaren logela aztertzen dueneko hainbat momentutan (01:33:11), edota filmaren azken segundotan aurrez urpetutako autoa ateratzen dutenean.

Imagen

Imagen

Ondorio moduan esango nuke gehien erabilitako planoak ertainak eta ertain-laburrak izan direla, baina agian pelikula berezi egiten dutenak lehen planoak, xehetasunezkoak eta subjektiboak direla. Nire ustez maisutasunez erabiltzen ditu azken hiru horiek. Ikuslea bete-betean sartzen du istorioan; pertsonaien lehen planoekin hauek sentitzen duten tentsioa, urduritasuna edota beldurra transmititzea lortzen da. Xehetasun planoek ere zeregin antzekoa dutela iruditzen zait, hau da, transmititu nahi den emozioa ikusleak ahalik eta gehien sentitzea. Subjektiboekin antzeko zerbait gertatzen da, izan ere, pertsonaiek momentuan ikusten ari direna, hein batean, lehen pertsonan bizitzeak ikuslea pelikulan murgiltzea lortzen du, ahal den neurrian gertatzen ari denaren parte izatea. Errealismo puntu altuagoa ematen dio pertsonaia bizitzen ari denari.

Beste planoei dagokienez, uste dut hasieran plano orokor handia erabiltzea oso egokia dela. Horrela ikuslea hasiera-hasieratik kokatzen da gertakizunen tokian. Kokatze lan horretan plano orokorrek ere laguntzen dute, izan ere, gertakizunen espazioak definitzen dituzte. Planoen atalarekin amaitzeko, eta lehen aipatu dudan moduan, plano ertainak eta ertain-laburrak asko erabili ditu zuzendariak, batez ere, elkarrizketetan.

Angulazio motak

Zenitala: pikatua muturrera eramaten den planoa, guztiz bertikala. Pelikularen zehar hiru bat adibide aipagarri soilik topatu ditut. Lehena Normanek bere ama besoetan hartu eta eskaileretan behera joaten denean (01:22:51) eta bigarrena, Normanek labanarekin polizia topatzen duenena eta hau hiltzen saiatzen denean (01:13:53). Aipatzekoa da azken bi plano horiek toki berdinean gertatzen direla, hau da, plano zenitala kokaleku berdinena jazotzen diren gertaerentzako erabiltzen dituela.

Imagen

Pikatua: askotan pertsonak gutxiesteko edota zorua ikusteko aukera eskaintzeko erabiltzen da plano mota hau. Ni ohartu naiz plano subjektiboetan ere asko erabiltzen dela kameraren angulazio hau. Logikotzat hartu daitekeen erabakia, izan ere, pertsonaiak begirada beherantz badauka (zerbait idazten ari bada, eskuartea zerbait badauka…), angulazioa pikatua izango da. Horretaz gain ohartu naiz elkarrizketak dauden momentuetan, gehienbat angulazio horizontala erabiltzen bada ere, ondoren pikatua eta kontrapikatua ere erabiltzen direla: (01:17:18). Kasu horietaz gain bista panoramikoa emateko baliabide ona da, nik uste pelikulan badagoela horren adibide bat, dutxan ura eta odola ageri direnean (00:46:21).

Imagen

Kontrapikatua: pikatuaren kontrakoa, pertsonak handitzen ditu, indarra eman. Pikatuekin gertatzen den moduan, plano subjektibo askotan angulazio kontrapikatua erabiltzen du zuzendariak. Esate baterako, Marion kotxean dagoenean eta motelaren kartela ikusten dueneko momentuan angulazio guztiz kontrapikatua da. Begirada gorantz zuzentzen du, ondorioz kamera (00:27:33). Lehen aipatu bezala, elkarrizketetan ere pikatuekin gertatzen den gauza berdina gertatzen angulazio kontrapikatuekin. Nahiz eta hasieran angulazio horizontala erabili, ondoren pertsonaiak planoetan banaka agertzen direnean kontrapikatuak eta pikatuak tartekatzen dira. Hala ere, bestelako bi adibide azpimarratu nahiko nituzke. Lehenik eta behin Marion eta Norman moteleko gela batean hitz egiten ari direnean, momentu batean, paretan jarrita dauden hildako txoriei angulazio kontrapikatua egiten zaie. Plano horietan ez du pertsonak indarra hartzen, baizik eta txoriek (00:38:22). Eta bigarren adibidea, protagonista dutxan dagoenean, hiltzaileak larri zauritzen duenean eta erortzen hasten denean kakoak puskatzen dituenean (00:48:14). Plano horretan eskuek eta kakoek, beste ezeren gainetik indarra eta garrantzia hartzen dute. 

Imagen

Imagen

Horizontala: frentezko angulazioa. Kamera zuzen dagoenean. Pelikularen elkarrizketa hasiera gehienetan angulazioa mota hau erabiltzen du zuzendariak, baita eserita daudeneko momentuetan ere, kotxeko eszenetan (01:24:19) adibidez. Horretaz gain, plano orokorrak erakusten diren momentuetan ere angulazio horizontala da gehien ageri dena, besterik gabe espazioa aurkezten delako (00:57:42). Nik uste dut angulazio horizontalarekin pertsonei garrantzia ematea bilatzen dela, baina aparteko indarra edo garrantzia gehitu gabe. Agian, angulazio mota guztietatik arruntena da.      

Imagen

Nadir: zorutik hartutako planoa, kontrapikatua muturreraino eramanda. Pelikularen zehar ez dut honelako angulazioko planorik.

Kameraren mugimenduak

Panoramika: kamerarekin mugimendua egiten denean, baina euskarria estatiko dagoenean. Ardatza horizontala zein bertikala izan daiteke eta hiru panoramika mota daude: deskriptiboa, dramatikoa eta espresiboa. Nik gehienbat deskriptiboak topatu ditut, dramatiko eta espresibo esanguratsu lau soilik bereizi baititut. Pelikula panoramika deskriptibo batekin, ezkerretik eskuinera doana (00:01:54 – 00:02:45). Berdina gertatzen da Marion bere lanpostura joaten denean, atetik sartzen denetik egiten duen ibilbidea kamerak jarraitu egiten du plano deskriptibo bat eginez, kasu honetan, eskuinetik ezkerrera (00:06:26 – 00:07:10); baita Normanek moteleko logela erakusten dioenean (00:28:16 – 00:28:47). Beste kasu bat aipatzearren, dutxan odola urarekin batera mugitzen denean eta kamerak hori jarraitzen duenean (00:48:16).

Imagen

Imagen

Panoramika espresiboari dagokionez, adibide hiru aipatuko ditut. Normanek Marionen gorpua lurrean hilda ikusten duenean kamerak bere mugimendua jarraitzen du, bere aurpegiak transmititzen duenean zentratuz (00:47:46 – 00:48:00). Bigarrena, poliziak motelaren izen-emate liburua aztertzen duenean kamera Normanen aurpegian eta honen mugimenduan zentratzen da, goratik beherako mugimendua eta eskuinetik ezkerrerakoa (01:06:18-01:06:33). Eta azkena, Marion dutxan hilzorian dagoenean paretaren kontra gutxika-gutxika erortzen goratik beherako panoramika (00:47:52).

Imagen

Imagen

Imagen

Azkenik, panoramika dramatikoan adibide bakarra topatu ahal izan dut. (01:35:32) Normanek mahaian dagoen ontzi bat hartu eta Sam buruan jotzen du. Normanek eskuarekin egiten duen mugimendua kamerak jarraitu egiten du, eta nire iritziz tramaren garapenean garrantzia duen gertakizuna da.

Imagen

Travelling: kamera zein euskarria bera ere mugimenduan daudenean. Aurrera, atzera, aldenik alde… izan daiteke. Marion kotxeak ikusten ari denean, kamerak bere mugimendua jarraitzen du, atzerantz doa (00:17:18 – 00:17:25). Kotxeko eszenetan ere travellinga erabiltzen da, kasu horietan aurreranzkoa. Normanek hildako gorpua ateratzen duenean, ibilbidea jarraitzen du atzerantz (00:52:41). Lila Normanen etxerantz doanean bi travelling mota erabiltzen dira, aurreranzkoa eta atzeranzkoa (01:30:59 – 1:31:32). Berdina gertatzen da polizia eskaileretatik behera erortzen ari denean, kamera aurrerantz mugitzen da (01:13:57).

Imagen

Imagen

Zoom:  esango nuke gutxien erabiltzen den kamera mugimendua dela. Lehenengo zoom kasua pelikularen lehen eszenan ikusi daiteke, mugimendu panoramiko deskriptibo batetik zoom bat egitera pasatzen da kamera. Hiria orokorrean hartzetik, eraikin bat eta ondoren leiho jakin bat hartzera igarotzen da (00:01:54 – 00:02:45). Dutxan beste zoom kasu bat ikusi daiteke, zuloa begi bihurtzen den momentuan alegia (00:46:30 – 00:46:41). Azkenik, Norman atxilotuta dagoenean gorputz guztia enfokatzetik bere lepotik gora enfokatzera pasatzen da; hau da, kamerak zoom mugimendua egiten du (01:43:02). Nik uste zoom erabiltzeko arrazoia dela eszena batzuetako plano jakinei garrantzi edo indar gehiago ematea. Hau da, traman benetako garrantzia duten detaileetan ikusleak arreta gehiago jartzea.

Imagen

Advertisements

Psicosis peliku…

Zenitala: pikatua muturrera eramaten den planoa, guztiz bertikala. Pelikularen zehar hiru bat adibide aipagarri soilik topatu ditut. Lehena Normanek bere ama besoetan hartu eta eskaileretan behera joaten denean (01:22:51) eta bigarrena, Normanek labanarekin polizia topatzen duenena eta hau hiltzen saiatzen denean (01:13:53). Aipatzekoa da azken bi plano horiek toki berdinean gertatzen direla, hau da, plano zenitala kokaleku berdinena jazotzen diren gertaerentzako erabiltzen dituela.Imagen

ImagenNadir: zorutik hartutako planoa, kontrapikatua muturreraino eramanda. Pelikularen zehar ez dut honelako angulazioko planorik.

Kameraren mugimenduak

Panoramika: kamerarekin mugimendua egiten denean, baina euskarria estatiko dagoenean. Ardatza horizontala zein bertikala izan daiteke eta hiru panoramika mota daude: deskriptiboa, dramatikoa eta espresiboa. Nik gehienbat deskriptiboak topatu ditut, dramatiko eta espresibo esanguratsu lau soilik bereizi baititut. Pelikula panoramika deskriptibo batekin, ezkerretik eskuinera doana (00:01:54 – 00:02:45). Berdina gertatzen da Marion bere lanpostura joaten denean, atetik sartzen denetik egiten duen ibilbidea kamerak jarraitu egiten du plano deskriptibo bat eginez, kasu honetan, eskuinetik ezkerrera (00:06:26 – 00:07:10); baita Normanek moteleko logela erakusten dioenean (00:28:16 – 00:28:47). Beste kasu bat aipatzearren, dutxan odola urarekin batera mugitzen denean eta kamerak hori jarraitzen duenean (00:48:16).Imagen

 Nadir: zorutik hartutako planoa, kontrapikatua muturreraino eramanda. Pelikularen zehar ez dut honelako angulazioko planorik.Imagen

Older Entries